
145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 3 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3426
1133/2026 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 938/2026 Ebazpena, ekainaren 12koa, zeinaren bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloan eskainitako destinoak fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko ospitaleko psikiatriako fakultatibo espezialista medikoen kategorian / lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikiatriako fakultatibo espezialista medikoen kategorian / lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 938/2026 Ebazpenaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikiatriako fakultatibo espezialista medikoen kategorian / lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 938/2026 Ebazpenaren eranskinean, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloan eskainitako destinoen zerrenda agertzen da, psikiatriako fakultatibo espezialista medikoen kategoriakoa / lanpostu funtzionalekoa. Eranskinean destinoen zerrenda jasotzen da, hauek adierazita: eskainitako destino kopurua, eskaintzaren zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena.
Ekainaren 12ko 938/2026 Ebazpena uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, egitezko oker bat aurkitu da destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 938/2026 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko ebazpena (938/2026 Ebazpenaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikiatriako fakultatibo espezialista mediko kategorian / lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako). Huts-zuzenketa honelakoa izango da:
Ekainaren 12ko 938/2026 Ebazpenaren eranskinean, Donostialdeko ESIan eskainitako destinoen zerrendan, honako hau agertzen da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Testua irakurtze hutsetik ondorioztatzen denez, ikusten da akats bat dagoela sartzerakoan, destinoa ezin zaiolako egokitu helduentzako psikiatriako mediku fakultatibo espezialistaren kategoriari, eta, beraz, kendu egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Pertsonen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 938/2026 Ebazpenaren bidez eskainitako destinoen zerrendatik.
Bigarrena.– Aurreko destinoa ezabatzearen ondorioz, honako aldaketa hau egin da:
Hau dioen lekuan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
honako hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketaren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Laugarrena.– Gainerako jarduetarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 938/2026 Ebazpenak ezarritakoa (ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikiatriako fakultatibo espezialista mediko kategorian / lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako).
Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS