Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3424

1294/2026 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa izendatzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 1042/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko ekainaren 18ko EHAA, 114. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek lanpostua betetzeko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Goiztidi Díaz Basterra andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Goiztidi Díaz Basterra andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko uztailaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala