
145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3423
1293/2026 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko erizaintzako zuzendaria izendatzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 1031/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko ekainaren 18ko EHAA, 114. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Naiara Eizaguirre Jauregui andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Naiara Eizaguirre Jauregui andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko uztailaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS