Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
3413

AGINDUA, 2026ko uztailaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Eremuak finkatzen dituen 2018ko apirilaren 20ko Agindua aldatzen duena.

2018ko apirilaren 20ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Eremuak finkatzen dituenak, ezartzen du Galdakao Osasun Eremua (2.5.11.) Galdakao eta Larrabetzu udalerriek osatzen dutela.

Agindu horrek xedatzen du Osasun Sailak eguneratuta mantenduko duela kodeketa-sistema, eta estatistikako organo eskudunekin nahiz udal-entitateekin koordinatuko dela, osasun-eremuak osatzen dituzten lurraldeak ez ezik, behar diren datu estatistikoak eta udal-entitateen biztanle-dentsitatea ere eguneratzeko.

Usansolo (Bizkaia) Toki Erakundeen Erregistroan inskribatzea ebatzi zen, Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko Ministerioko Araubide Juridiko, Autonomiko eta Tokikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, 2023ko abenduaren 22ko inskripzio-ondorioekin. Ebazpen horren bidez, Usansolo Galdakao udalerritik bereizteko prozesua amaitu zen.

Aldaketa horrek ez du aldatzen lehen aipatutako aginduko 2.5.11. puntuan aurreikusitako Galdakao Osasun Eremuaren mugaketa; bai, ordea, hura osatzen duten udalak. Alde horretatik, zehaztasun eta segurtasun juridikoko arrazoiak direla-eta, gomendagarria da Galdakao Osasun Eremuko udalerrien zerrendan sartzea udalerri berri bat sortzearen ondoriozko aldaketa, Usansolo bereizteak eragina.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Eremuak finkatzen dituen Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren eranskinaren 2.5.11 puntua, eta honela idaztea:

2.5.11.– Galdakao Osasun Eremua, udalerri hauek barnean hartzen dituena:

– Galdakao.

– Larrabetzu.

– Usansolo.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 17a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala