
144. zk., 2026ko uztailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3408
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos SAren emakida-eskaria, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko lursailak okupatzeko, Gobela ibaiaren inguruan erdi-tentsioko kanalizazio elektrikoa egiteko, Leioako kotxetegietako karga-terminaletarako.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos SAk itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko emakida eskatu du Zuzendaritza honetan, Gobela ibaiaren inguruan erdi-tentsioko kanalizazio elektrikoa egiteko, Leioako kotxetegietako karga-terminaletarako.
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2026/012965 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 14a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS