
144. zk., 2026ko uztailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3400
IRAGARKIA, Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak estatistika-eragiketen emaitzak daudela jakinarazteko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honen bidez jakinarazten da estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak daudela:
– Hiri-hondakinen estatistika. 2023-2024.
– Diru-sarrerak bermatzeko prestazioen jasotzaileen estatistika. 2025.
– Industria-produkzioaren indizea. IPI. 2026-Apirila.
– Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak. 2025 Eskualdeak.
– Hiruhileroko kontu ekonomikoak. HKE. 2026-1. hiruh.
– Jaiotzen estatistika. 2025.
– Nazioarteko turismo-merkatuaren mugimenduak EAEn. 2024.
– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen Estatistika. 2024.
– Delitu-estatistikak. 2026-1. hiruh.
– Eraikuntzaren eta etxebizitzen Estatistika. 2026-1. Hiruh.
– Kontsumoko Prezioen Indizea. 2026-Maiatza.
– Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen Estatistika. 2024.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETH-H. 2026-Maiatza.
– Industria- prezioen indizea. IPRI. 2026-Maiatza.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika. KAMEE. 2026-Apirila.
– Eraikuntzaren kostuen indizea. EEKI. 2026-Maiatza.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETH-Hie. 2026-Maiatza.
– Merkataritza Indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan. AHEK. 2026-Maiatza.
– Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta. 2025.
– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak. UBI. 2026-1. hiruh.
– Ur kontsumoaren Estatistika. 2013-2025.
– Demografia-proiekzioak. Eskualdeak eta udalerriak.
– Berrikuntzaren inkesta. 2024.
– Genero-berdintasunaren indizea. 2025.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 30a.
Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria,
BELEN MUÑIZ VILLANUEVA.
RSS