Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2026ko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3398

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, Ertzaintzaren merezimendu orokorren lehiaketako sistemaren bidez lanpostuak betetzeko prozeduran emandako 2026ko ekainaren 23ko Ebazpena Gurenet atarian noiz jarri den iragartzeko dena.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitara ematen duen Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuak ematen dituen eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Aditzera ematea Segurtasuneko sailburuordearen 2026ko ekainaren 23ko Ebazpena egun horretan bertan –hau da, 2026ko ekainaren 23an– jarri dela Segurtasun Saileko Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, merezimendu orokorren lehiaketako sistema duten lanpostuak esleitu ziren, 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduran (C353).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 15a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala