
144. zk., 2026ko uztailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3391
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak 2026ko apirilaren 23an emandako Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko maiatzaren 4an.
Era berean, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak 2026ko apirilaren 23an emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen, eta prozesu horien oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko maiatzaren 4an.
Hautaketa prozesuari aplikatzen zaizkion oinarri orokorretako 10. artikuluak ezartzen duenez, behin hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta egindako erreklamazioak ebatzita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onartutakoen eta baztertutakoen behi betiko zerrendak onartzen dituen IVAPeko zuzendariaren ebazpena. Ebazpen horretan argitaratuko den zerrendan adieraziko da baztertzeko arrazoia, eta hala badagokio, modalitatea eta txanda ere.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautaketa-prozesuetako web-orriko «Eskaerak eta jarraipena» atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.
Hauek dira ebazpen honen xede diren kidegoak eta eskalak:
– Irudi Teknikaria.
– Kaiko Zaintzaile Burua.
– Laborategiko Garbiketa Langilea.
– Laborategiko Operarioa.
– Mantentze-lanetako Teknikaria.
– Mekanikari Arduraduna.
– Mekanikaria.
– Ofizial Espezialista.
– Kortako Praktiketako Monitorea.
Bigarrena.– Zerrenda horiek hautaketa-prozesuko web-orriko eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena atalean argitara eman daitezela agintzea. Hala, identifikazio elektronikoko bitartekoren bat erabiliz norbere burua identifikatu eta gero, prozesuan parte hartzen dutenek zerrendak kontsultatu eta izapideak egin ahal izango dituzte, hautaketa-prozesuari jarraipena egiteko.
Hirugarrena.– Hautaketa-prozesuetako lehenengo probaren lekua, tokia eta ordua jakinaraztea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Proba egitera joaten direnek norbere burua aurkeztu beharko dute dokumentazio nahikoarekin (NANa, pasaportea, gidabaimena).
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluaren arabera, hautaketa-prozesuetan sartzeko titulazioa egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko eskatu zitzaien izangaiek, horretarako ezarritako epean zuzentzen ez badute, parte hartzeko eskabidean atzera egin dutela ulertuko da, eta hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira behin betiko.
Bosgarrena.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea agortzen; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121.artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.
En Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendaria,
Leire Corrales Goti.
RSS