
144. zk., 2026ko uztailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3389
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle osoa izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-05-02ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Santiago Mintegi Raso jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle oso gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5828**, Kodea: PLC8L1 – D00019-1. Jakintza arloa: Pediatria. Saila: Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Pediatria» «Rotatorioa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2026ko uztailaren 15a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS