Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2026ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3382

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2026ko uztailaren 2ko Ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, jarduera turistiko bati baja ematen zaio erregistroan, eta jarduera hori amaitzeko agintzen da.

Saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonak (eranskinean jasota dago) ebazpenaren testu osoa eskura dezake Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu ahal izango du edukia: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 16a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala