
143. zk., 2026ko uztailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3378
AGINDUA, 2026ko ekainaren 1ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Aisian Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.
2025eko apirilaren 16an, Aisian Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa inskribatzeko eskabidea sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.
Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.
Aisian Fundazioa izeneko fundazioaren sortzailea Asti Lekuko Ikasle Ohien Elkartea izeneko elkartea da, eraketa-eskrituran jasotzen denaren arabera.
Estatutuen 4. artikuluak fundazioaren helburuak ezartzen ditu, jarraian adierazitako moduan:
«irakaskuntza-zerbitzuak sustatzea, batez ere euskal kultura eta hizkuntza garatzera bideratutakoak; kultura- eta hezkuntza-prestakuntza sustatzea, bultzatzea eta laguntzea; gizarte-babesa sustatzea kirolarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duen guztian; eta, oro har, antzeko beste edozein helburu, bereziki pertsonen hezkuntzarekin eta prestakuntzarekin zerikusia dutenak».
Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, kopuru hori nahikotzat jotzen da.
Jarduteko lurralde-eremua batez ere Portugaleteko udalerria eta Bizkaiko Lurralde Historikoa izango dira, eta jarduketa Euskal Autonomia Erkidegora hedatu ahal izango da.
Estatutuen 9. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonek eta gehienez 5 pertsonek osatuko dutela.
Fundazioaren patronatua, hasiera batean, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena jasota daude Fundazioaren eskrituran eta espedienteari erantsitako dokumentazioan:
Presidentea/ Presidenta: Olatz García Zabalbeitia.
Idazkaria ez patronoa/ Secretario no patrono: Jesús María Bilbao Curiel.
Batzordekidea/Vocal: Aitor de la Quintana Basarrate.
Batzordekidea/Vocal: Jose Félix Ruiz Santamaría.
Lehen patronatua fundatzaileak izendatu du lau urterako, fundazioaren estatutuen 13. artikuluan xedatutakoaren arabera. Patronatukide berrien izendapena 12. artikuluan arautzen da, eta kargutik kentzea 11. artikuluan.
2026ko maiatzaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea bildu zen, inskripzio-eskaera baloratzeko, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari dagokienez, baita fundazioaren bideragarritasunaren inguruan ere. Aholku Batzordeak aldeko txostena eman du, aho batez, bilkura horren aktan jasota dagoenez.
Era berean, 2026ko maiatzaren 29an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak Fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Espediente honi funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bete egin dira, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako betekizunak.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Aisian Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa, F-520 erregistro-zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, 2025eko martxoaren 10ean Portugaleten egiletsitako eskritura publikoan formalizatu da, Eduardo Perales Sotomayor notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 470).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 1a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS