Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2026ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3377

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 27koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Acción Dibal izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

2026ko urtarrilaren 13an, Fundación Acción Dibal fundazioaren eraketa inskribatzeko eskabidea sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.

Fundación Acción Dibal izeneko fundazioaren sortzaileak Antonio Matute Benito del Valle eta Dibal S.A. merkataritza-sozietatea dira, Fundazioaren estatutuetako 1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Estatutuen 5. artikuluak Fundazioaren helburuak ezartzen ditu, jarraian adierazitako moduan:

«– Egoera ahulean dauden edo horretarako zailtasunak dituzten kolektiboen gizarteratzea erraztea.

– Gazteen eta premia-egoeran dauden haurren garapena erraztea.

– Babesa eta laguntza ematea Espainiako eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetan.

– Garapena sustatzea beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin, bereziki Euskal Administrazioen programekin, fundazioaren helburuak lortzeko sinergiak sortzeko».

Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 eurokoa da.

Jarduteko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da nagusiki, baita Latinoamerika, Asia eta Afrika ere.

Estatutuen 14. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonek eta gehienez 7 pertsonek osatuko dutela.

Fundazioaren patronatua, hasiera batean, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena jasota daude Fundazioaren eskrituran eta espedienteari erantsitako dokumentazioan:

Presidentea: Antonio Matute Benito del Valle.

Idazkaria: Virginia Cayetana Matute Nardiz.

Patronokidea: Juan Antonio Román Nava.

Lehen patronatua fundatzaileek izendatu dute, hiru urterako, Fundazioaren estatutuen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. Patronatukide berrien izendapena 15. artikuluan arautzen da, eta kargutik kentzea 18. artikuluan.

2026ko maiatzaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea bildu da, inskripzio-eskaera baloratzeko, Fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari dagokienez, baita Fundazioaren bideragarritasunaren inguruan ere. Aholku Batzordeak aldeko txostena eman du, aho batez, bilkura horren aktan jasota dagoenez.

Era berean, 2026ko maiatzaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak Fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Espediente honi funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bete egin dira, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12.era eta 51.2 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako betekizunak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Acción Dibal izeneko fundazioaren eraketa, F-518 erregistro-zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, 2025eko abenduaren 29an, Bilbon, Juan Benguria Cortabitarte notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 3.592) eta 2026ko apirilaren 10eko zuzentzeko eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 874).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 27a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala