
143. zk., 2026ko uztailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3373
IRAGARKIA, hainbat lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2026ko uztailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (134 zk.), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu hauen deialdia argitaratu da:
– Hainbat lanpostu. (B2026/L014tik - B2026/L018ra).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru-diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2026ko uztailaren 21a.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALICIA ECHEVERRIA URRA.
RSS