Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2026ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3372

1039/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez deialdi publikoa egiten baita Administrazioko eta Langileen Erregistroko atal buru lanpostua izendapen askez hornitzeko, Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako eta Plangintzako Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Langileen Administrazio eta Erregistro Korporatiboko atalburu lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua izendapen askez hornitzeko, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

Lehenengoa.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia, Zuzendaritzako eta Plangintzako Langileen Kudeaketako Zuzendariordetza, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza, Administrazioko eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboa (Vitoria-Gasteiz).

Lanaldia: Zatitua.

Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE, derrigortasun-datarik gabe.

Bigarrena.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea A2 lanbide-taldean.

b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea administrazio publikoan A2 lanbide-taldean.

c) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planeko gainerako baldintzak.

Hirugarrena.– Lanpostuaren eginkizunak.

– People Analytics funtzioa zuzentzea, helburu korporatiboekin lerrokatuta.

– Giza baliabideen aginte-taulak eta KPIak garatzea eta antolatzea.

– Datuetan oinarritutako erabaki estrategikoak hartzeko irtenbideak diseinatzea.

– Analisi estrategikoko proiektuak kudeatzea (behin-behinekotasuna, absentismoa, etab.).

– ITrekin eta beste arlo batzuekin koordinatzea, sistemak eta erakundeak integratzeko.

– Datuaren kalitatea bermatzea.

– Giza baliabideen kudeaketaren modernizazioa bultzatzea.

Laugarrena.– Baloratuko diren merezimenduak.

– Gutxienez 5 urteko prestakuntza eta/edo esperientzia izatea pertsonen analitika-eginkizunetan.

– Antolaketa-ingurune konplexuetan datuak kudeatzeko prestakuntza edo esperientzia.

– Prestakuntza edo esperientzia datuak aztertzeko eta bistaratzeko tresnak erabiltzen (Power BI, SQL, Tableau, Excel aurreratua, Python, R edo baliokideak), eta bereziki baloratuko da Power BI.

– Prestakuntza eta/edo esperientzia SAPen erabileran Giza Baliabideen moduluan, datuen ustiapena barne, Analyzer bezalako tresnei buruzko ezagutzak baloratuz.

– Prestakuntza edo esperientzia giza baliabideei eta/edo administrazio publikoari aplikatutako eraldaketa digitaleko tresnetan.

– Pertsonen kudeaketaren eremuan anlitiko aurreratua eta adimen artifiziala aplikatzeko prestakuntza edo esperientzia.

– Pertsonen kudeaketaren eremuan adimen artifiziala aplikatzeko prestakuntza edo esperientzia.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

Bosgarrena.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

Seigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

– Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

Zazpigarrena.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzordea osatuko da, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluak ezarritakoaren arabera; hortaz, horren burua Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo haren ordezkoa izango da eta kide hauek izango ditu: Garapeneko, Ezagutzako eta Hizkuntza Plangintzako zuzendariordea eta Administrazioko eta Langileen Erregistroko Zerbitzu Korporatiboko burua (azken horrek idazkari gisa jardungo du eta hitza eta botoa izango ditu).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

Zortzigarrena.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

Bederatzigarrena.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

Hamargarrena.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala