
143. zk., 2026ko uztailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3371
1287/2026 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 897/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.), María Luz Jauregui García andrea izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Luz Jauregui García andrea Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko ekainaren 29ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS