Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2026ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3369

AGINDUA, 2026ko uztailaren 22koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, agindu hau aldatzekoa: Agindua, 2026ko ekainaren 19koa, zeinaren bidez esleitzen baitira 2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez eta 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak. Agindu horien bidez, lehiaketa orokorretarako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez, baietsi egin da Estibaliz Olaciregui Alustizak agindu honen aurka jarritako errekurtsoa: Agindua, 2026ko ekainaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira 2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez eta 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak. Agindu horien bidez, lehiaketa orokorretarako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko. Agindu horren bidez, esleipendun izendatzen da errekurtsogilea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko ekainaren 19ko Aginduan, zeina 2026ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, 120. zenbakian. (Agindua, 2026ko ekainaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira 2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez eta 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak. Agindu horien bidez, lehiaketa orokorretarako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen. Honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Errekurtsoa baiestea.

2026/2858 (14/12) orrialdean (III. eranskina. Esleitutako lanpostuen zerrenda), Estibaliz Olaciregui Alustiza plaza honen esleipendun gisa agertu behar da: 510040/28 plaza, Ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketako teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean (Antso Jakituna 35); puntuazioa: 20,28 puntuazioa; esleipen-zioa: PU.

Bigarren artikulua.– Huts-zuzenketa.

2026/2858 (14/2) orrialdean, hirugarren apartatuan,

hau dio:

«Hirugarrena.– Borondatez parte hartu dutelako edo nahitaezko esleipenaren ondorioz lanpostu bat esleitu zaien pertsonek 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, oro har. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden lanpostuen kasuan, 2026ko abuztuaren 1a izango da lanpostuaz jabetzeko data».

Baina hau esan behar du:

«Hirugarrena.– Borondatez parte hartu dutelako edo nahitaezko esleipenaren ondorioz lanpostu bat esleitu zaien pertsonek 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, oro har. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden lanpostuen kasuan, 2026ko abuztuaren 3a izango da lanpostuaz jabetzeko data».

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 22a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala