
142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3367
IRAGARKIA, Pasaiako udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: MCA-G-2024-0012.
Eskatzailea: Añarbeko Urtegiko Uren Udal Mankomunitatea.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026-07-14ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Añarbeko Urtegiko Uren Udal Mankomunitateari eman zaiola Pasaiako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Lete iturburutik 5,3 l/s-ko aprobetxamendurako funtsezko ezaugarriak aldatzeko baimena, Lezon herritarrak hornitzeko, Zabordi, Urgaizto eta Lete errekastoaren eta Monatxoko tunelean dauden zazpi harguneak barne hartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 15a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS