Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3364

IRAGARKIA, 2026ko uztailaren 10ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko eta etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboko espedienteen jakinarazpenei buruzkoa.

Bakoitzari bere jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala egin behar dela xedaturik baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan.

Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ager daitezela (Kale Nagusia 85 – Bilbao), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 5 eguneko epean, bakoitzari bere jakinarazpena egin diezaiogun. Epe hori igarota, agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera iragarki hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2026ko uztailaren 10a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

MARIA DE LAS MERCEDES FERNANDEZ URCEY.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala