Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3363

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 2. Atalean bideratutako 445/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 2. Atalera bidaltzea prozedura honi buruzko espedientea:

445/2026 prozedura arrunta. Aurkaratutako egintza: Getxoko Larranazubi HLHI Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoa ixteko, kentzeko edota desegiteko Hezkuntza Sailak egitatezko bidea eratzeko egindako jarduketa.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, espediente horretan interesa duten pertsonak epatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietak Salaren 2. Atalean ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.


Azterketa dokumentala