
142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
3362
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 20koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Mundakan eta Bermeon katigamendu berriak egiteko proiektua» onartzen duena.
Proiektuaren helburua Mundakan eta Bermeon katigamendu berrien instalazioak definitzea da, haiek egikaritzeko, instalatzeko eta zerbitzuan jartzeko. Bertan trenbidearen zirkulazio segurua ahalbidetuko duen trenbide-seinaleen sistema ezartzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak sartzen dira, linea horren tartea ustiatzeko baldintzak behin betiko ezarriz.
Gauzatze materialaren aurrekontua hiru milioi bostehun eta laurogeita hamalau mila ehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hogeita bi zentimokoa (3.594.158,22) da.
Kontrata bidezko Egikaritze Aurrekontua 4.277.048,28 eurokoa da, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta.
«Mundakan eta Bermeon katigamendu berriak egiteko proiektua» izenekoaren obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, bost milioi ehun eta hirurogeita hamabost mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta berrogeita bi zentimokoa (5.175.228,42) da.
Lanen iraupena, guztira, hamasei (16) hilabetekoa izango da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Organo honek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Onartzea Mundakako eta Bermeoko katigamendu berrien diseinua, fabrikazioa, hornikuntza, instalazioa, proba eta zerbitzuan jartzea xede duen «Mundakan eta Bermeon katigamendu berriak egiteko proiektua». Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, bost milioi ehun eta hirurogeita hamabost mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta berrogeita bi zentimokoa (5.175.228,42) izango da, eta obretarako hamasei (16) hilabeteko epea aurreikusten da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Mugikortasun Jasangarriaren Azpiegituren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, errekurtsoa jartzeko idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidaliz.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, 2 hilabeteko epean. Edozelan ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2026ko uztailaren 20a.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS