Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3360

AGINDUA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita 2026ko ekitaldiari dagokion «Joxe Mari Korta» saria ebatzi behar duen epaimahaia.

Kontuan hartuz Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoa (2025eko maiatzaren 21eko EHAA, 94. zk.), «Joxe Mari Korta» saria arautzen duena, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea, zeina kide hauek osatuta egongo den:

Batzordeburua:

Mikel Jauregi Letemendia, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua.

Departamentuaren ordezkariak:

1.– Andoitz Korta Zearreta, Industria Sustatzeko sailburuordea.

2.– Jaione Gainzarain Epelde, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.

3.– Josu Bilbao Begoña, Ingurumeneko sailburuordea.

4.– Irantzu Allende Fernández de Eribe, Trantsizio Energetikoko sailburuordea.

Enpresaburuen ordezkariak:

1.– Eduardo Arechaga Cilleruelo, Confebask-eko zuzendari nagusia.

2.– Guillermo Buces Martínez, Cebek-eko lehendakaria.

3.– Juan Antonio Sánchez Corchero, Seako lehendakaria.

4.– Isabel Busto Pozuelo, Adegiko lehendakaria.

Ibai Korta Zearreta.

Idazkaria: Nuria Navarro Hernández, Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

Bertaratzeko ezintasuna egonez gero, beste pertsona bati eskuordetu ahal izango zaio espresuki.

Bigarrena.– Agintzea agindu hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako eta jende guztia jakitun egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala