
142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3359
AGINDUA, 2026ko ekainaren 8koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Juan Luis Goenaga Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.
2025eko urriaren 10ean, Fundación Juan Luis Goenaga Fundazioa fundazioaren eraketa inskribatzeko eskabidea sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.
Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.
Fundación Juan Luis Goenaga Fundazioa izeneko fundazioaren sortzaileak, Ruth Barbara Goenaga Bilbao eta Telmo Elias Goenaga Bilbao dira, Fundazioaren estatutuetako 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Estatutuen 5. artikuluak fundazioaren helburuak ezartzen ditu, jarraian adierazitako moduan:
«• Juan Luis Goenaga jaunaren jabetzako artxiboak, haren jabetza intelektualekoak eta fundatzaileen jabetza komuneko arte-funtsak barne, analizatu eta aztertzeko zentro bat ezartzea. Ondorio horietarako, fundazioak kontratu bat formalizatuko du aipatutako jabeekin, behar den moduan.
• Artistaren artelanaren eta haren ondare dokumental eta ez-materiala mantentzen, kontserbatzen eta sustatzen laguntzea. Ondare hori Alkizan dago (Gipuzkoa), han daude aipatutako artxiboak eta han gordetzen da Juan Luis Goenaga jaunak bere bizitzan zehar egindako lanen bilduma aipagarria.
• Juan Luis Goenagaren artxibo artistikoa eta dokumentala kontserbatzea, katalogatzea, digitalizatzea eta kudeatzea.
• Juan Luis Goenaga jaunaren obra artistikoaren irudia indartzea, hitzaldiak, zikloak, solasaldiak eta erakusketak eginez.
• Artistaren obraren alderdi zehatzak aztertzeko bekak ematea.
• Obrari buruzko azterlanak, obra sustatzeko jarduerak, obraren aldeko jarrera pertsonal esanguratsuak eta patronatuak erabakitako antzeko jarduerak saritzeko deialdia.
• Aurreko ataletan aurreikusitako azterlan eta sarietatik atera daitezkeen lanak argitaratzea, bai eta horiek ustiatzea ere, dagokion deialdiaren oinarrien arabera.»
Fundazioaren hasierako zuzkidura ez-diruzko ekarpena da eta 101.600 euroko balioa du.
Jarduteko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da nagusiki, zehazki, Gipuzkoako Lurralde Historikoa.
Estatutuen 13. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonek eta gehienez 11 pertsonek osatuko dutela.
Fundazioaren patronatua, hasiera batean, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena jasota daude Fundazioaren eskrituran eta espedienteari erantsitako dokumentazioan:
Patronatukide fundatzailea / Patrona Fundadora – Presidentea/ Presidenta: Ruth Barbara Goenaga Bilbao.
Patronatukide fundatzailea / Patrono Fundador – Presidenteordea / Vicepresidente: Telmo Goenaga Bilbao.
Patronatukide / Patrona – Idazkaria / Secretaria: María Aitzpea Goenaga Mendiola Patronatukide.
Patronatukide / Patrono: Emiliano López Atxurra.
Patronatukide / Patrono: Mikel Lertxundi Galiana.
Patronatukide / Patrona: Carmen Huerta Gazapo.
Lehen patronatua fundatzaileek izendatu dute, bost urterako, fundazioaren estatutuen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera. Patronatukide berrien izendapena 13. artikuluan arautzen da, eta kargutik kentzea 18. artikuluan.
2026ko apirilaren 24an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea bildu da, inskripzio-eskaera baloratzeko, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari dagokienez, baita fundazioaren bideragarritasunaren inguruan ere. Aholku Batzordeak aldeko txostena eman du, aho batez, bilkura horren aktan jasota dagoenez.
Era berean, 2026ko ekainaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak Fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Espediente honi funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bete egin dira, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12.era eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako betekizunak.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Juan Luis Goenaga Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa, F-521 erregistro-zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, 2025eko irailaren 29an, Donostian, Gaspar Rodriguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 2095) eta 2026ko martxoaren 26ko zuzentzeko eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 482).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS