
142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3358
118/2026 DEKRETUA, uztailaren 14koa, «Asociación Cultural Ateneo Guipuzcoano» izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzekoa.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezartzen du onura publikokotzat aitortu ahal izango direla Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak baldin eta beren jardueren bidez interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen betetzen badituzte, eta, gainera, artikulu horretan aurreikusitako betekizunak betetzen badituzte.
Aitorpen hori Gobernu Kontseiluak emandako dekretu baten bidez egiten da, Onura Publikoko Elkarteei eta horien Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren II. kapituluan arautzen den espedientea izapidetu ondoren, eta diskrezionala da, elkarte eskatzaileak garatutako helburuek eta jarduerek merezi duten balorazioaren arabera.
Ildo horretatik, 2025eko abenduaren 22an, Asociación Cultural Ateneo Guipuzcoano izeneko elkarteak aitorpen hori eskatu zuen, Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari zuzendutako idazki baten bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS.R.P.G.00260 zenbakiarekin inskribatuta dago, 1944ko ekainaren 26tik.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen ditu bere eginkizunak, eta, eratu zenetik, bere estatutu-helburuak lortzera bideratzen ditu bere jarduerak: «Letren, arteen, zientzien eta filosofiaren eremuetan kultura-jarduerak gauzatzea, bazkideei zuzenduta bereziki, eta Gipuzkoako herritarrengana heltzeko asmoarekin oro har».
Azkenik, 2026ko ekainaren 16an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak aldeko balorazio-txosten teknikoa eman zuen. Txosten horretan, dagozkion sailek proposatuta onura publikoa aitortu aurretik, bete beharreko lege- eta erregelamendu-eskakizun guztiak betetzen direla justifikatzen da.
Horrenbestez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko uztailaren 14an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Asociación Cultural Ateneo Guipuzcoano izeneko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS.R.P.G.00260 zenbakiarekin inskribatua, onura publikokoa dela aitortzea eta aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzea. Era berean, dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko uztailaren 14an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS