
142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3356
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 8koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baitira laneko segurtasun eta osasunaren arloan aurkeztu diren ikerketa-proiektuak baloratu behar dituen balorazio-batzordeko kideak.
Aztertu da 2026ko maiatzaren 27ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.
Ebazpen horren 16. artikuluan ezartzen denez, balorazio-batzorde bat sortuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta batzorde horren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentzio- eta errekusazio-eskubideak baliatu ahal izateko.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kide izango direnak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitara ematea.
Balorazio-batzordeko kideak:
Batzordeburua:
– Itxaso Paul Salvador, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea.
Batzordekideak:
– Joseba Santurtun Álvarez, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko arduraduna.
– Maria Nieves de la Peña Loroño, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.
– Maria Aranzazu Lijó Bilbao, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Osasunaren Unitateko medikua.
– María Asunción Muruaga Infante, Osalaneko Plangintzako Zuzendariordetzako Lan Osasuneko Unitateko medikua.
– Borja Martín Rebe, Gipuzkoako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.
– Fernando Serrano Sanz, Osalanen Arabako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.
– Raquel Raposo Acevedo, Osalaneko berdintasun-teknikaria.
Idazkaria:
– Nerea Martínez Pérez, Osalaneko Plangintzako Zuzendariordetzako Ikerketako teknikaria.
Batzordebururik ez badago, hura kanpoan edo gaixorik baldin badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, maila, antzinatasun eta adin handieneko bokalak ordeztuko du batzordeburua, hurrenkera horretan, bat etorriz, betiere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19. artikuluan xedatutakoarekin.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Barakaldo, 2026ko uztailaren 8a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.
RSS