
142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3355
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2026-2028 aldirako dirulaguntzetarako deialdiko Balorazio Batzordeko kideen izendapena.
Aztertu da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko maiatzaren 20ko Agindua, 2026-2028 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzetarako deialdia arautzen eta egiten duena.
Agindu horren 14. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Ondorioz, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Batzordeburua:
– Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Batzordekideak:
– Abdona Gil Abad, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.
– Ainara García Arza, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroko arkitektoa.
– Armando Llamosas Rubio, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroko teknikaria.
Bigarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Natalia Barral Marín, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS