Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2026ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3354

1245/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baitzaio Ebazpen honi: 1057/2026 Ebazpena, ekainaren 11koa, zeinaren bitartez izendatzen baita zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako (2025. eta 2026. urteetan argitaratuko diren zerbitzuetako langileen epaimahaiari esleitutako kategoria / lanpostu funtzional guztiak).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.).

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta epaimahai hori denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, hurrengo esleipen-prozesuetan baremazio- eta balorazio-zereginak egin ahal izateko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 1057/2026 Ebazpenaren bitartez (2026ko ekainaren 22ko 116. EHAA), izendatu zen zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako (2025. eta 2026. urteetan argitaratuko diren zerbitzuetako langileen epaimahaiari esleitutako kategoria / lanpostu funtzional guztiak).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker material edo aritmetikoak.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau zuzentzea: 1057/2026 Ebazpena, ekainaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako (2025. eta 2026. urteetan argitaratuko diren zerbitzuetako langileen epaimahaiari esleitutako kategoria / lanpostu funtzional guztiak).

Hau dioen lekuan:

«Hirugarren epaimahaikidea:

Ordezkoa: Jesús Garmendia Gómez.»

Honako hau esan behar du:

«Hirugarren epaimahaikidea:

Ordezkoa: Susana Villareal Aranda.»

Bigarrena.– Gainerako jarduketetan, bere horretan uztea ekainaren 11ko 1057/2026 Ebazpenean ezarritakoa.

Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara dadin.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala