
141. zk., 2026ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3349
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita, 2026ko ekainaren 2ko Ebazpena, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ezesten baita aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Landa Garapen eta Europar Politiketako zuzendariaren 2026ko otsailaren 24ko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, Larre Hezeko EERR (EB24) zuzeneko laguntzak ematea ukatu zen.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du berarentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 13a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS