Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2026ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3346

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakiko plazan bideratutako 216/2026 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak xedatu du Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakiko plazara bidaltzea prozedura honi buruzko espedientea:

216/2026 prozedura laburtua. Aurkaratutako egintza: Agindua, 2026ko apirilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2025eko azaroaren 13ko Aginduaren aurka jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ezesten duena.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, espediente horretan interesdun diren pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakiko plazan ager daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 14a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.


Azterketa dokumentala