
141. zk., 2026ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3344
1300/2026 EBAZPENA, 2026ko uztailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundeari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena aldatzen dena.
Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko.
Sortzen diren Kontratazio Mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:
a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.
b) Bi mahaikide, kontratazio–organoak izendaturikoak.
c) Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden letraduen artetik edo zuzenbidean lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza zein botoa dituela».
Une honetan, Emergentziak erakundearen egitura duela gutxi aldatu denez, beharrezkoa da Emergentziak erakundearen kontratazio-mahaia eguneratzea, orain arte indarrean egon dena ordezkatzeko laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.
Mahaiaren bileretan parte hartu ahal izango dute, Mahaiburutzaren ekimenez, kontratuaren xedearekin zerikusia duten gaietan ezagutza egiaztatua duten teknikari edo aditu independenteek, espedientean jasota utziz bertaratutako teknikari edo adituen nortasuna, prestakuntza eta esperientzia profesionala. Denek izango dute hitza, baina botorik ez.
Kontratazio-mahaiaren funtzionamenduak ez du gastu publikoa areagotuko, eta mahaikideek ez dute ordainsaririk jasoko organo horretako kide izateagatik dituzten eginkizunak betetzeagatik. Osakidetzako Emergentziak erakundeari esleitutako giza baliabideak, baliabide teknikoak eta aurrekontu-baliabideak erabiliko dira haien sorrera eta funtzionamendua bideratzeko.
Zuzendaritza Nagusiko kontratazio-mahaiak izapidetutako espedienteak.
Ebazpen honetan araututako kontratazio-mahaia, ebazpen hau indarrean jartzen denean, kasuan kasuko kontratuak burutu aurreko edozein izapidetze-fasetan dauden espediente eta prozeduren izapideetan edo Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko kontratazio-mahaian dagokion ebazpena hartzen denean ordeztuko da.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Emergentziak erakundeari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen osaera aldatzea, honela:
Mahaiburua:
– Titularra: Kudeaketako Zuzendaritzako pertsona titularra. Mónica Elena Zárate Gutierrez.
1. mahaikidea:
– Titularra: Ana María Varela Freijomil.
– Ordezkoak: Administratiboa. Amalia Lariño Formoso.
2. mahaikidea:
– Titularra: Emergentziak erakundeko materialen eta lotutako prozesuen kudeaketaren gainbegiralea. Naiara Fernandez Angulo.
– Ordezkoak: Goi-Mailako Tekniko Juridikoa. Nahia Goyoaga Urresti.
Mahaikide-idazkaria:
– Titularra: Emergentziak erakundeari atxikitako letraduak edo zuzenbide lizentzia duten kudeaketako teknikariak. Patricia Laura Gonzalez Alonso.
– Ordezkoak: Goi-Mailako Tekniko Juridikoa. Naiara Dominguez Azcue.
Bigarrena.– Mahaikide berriei eta kide izateari utziko diotenei ebazpen honen berri ematea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS