Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2026ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3343

1728/2026 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez eskumenak eta izenpea eskuordetzen dituen gai hauetan: guardia medikoak, erizaintzako guardiak, pertsonalaren arloko gaiak, kontratazio administratiboa eta gastua.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 1248/2026 Ebazpenaren bitartez, Izaskun Elortegi Kaiero andrea izendatu zen Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente.

Aintzat hartuta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean lan handia dagoela langileen kontratazioan eta kudeaketan, eta horrek berekin dakarrela zuzendari-gerenteak agiri-kopuru handia sinatu behar izatea.

Komeni da zuzendari-gerenteak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendaritza-taldeko beste organo batzuei eskuordetzea zenbait eginkizun eta zeregin betetzea, prozedurak arindu eta lan-karga banatze aldera, kudeaketa azkarragoa eta parte-hartzaileagoa lortzeko asmoz.

Aintzat hartuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutuen 15. artikuluko 2. puntuaren arabera, zuzendaritzako kideek beren gain har ditzaketela zuzendari-gerenteak euren esku utzitako eginkizun eta zereginak.

Aintzat hartuta, halaber, aipatutako artikuluak jasotzen duela izendatu behar dela zein zuzendaritzak beteko dituen zuzendari-gerentearen eginkizunak, hura ez dagoenean, lanpostua hutsik dagoenean, edo gaixorik dagoenean, eta dagokion Zuzendaritza Medikoari eskuordetuko zaizkiola, eta hori egon ezean, zuzendari-gerentearen zereginak bere gain hartuko dituztela honako zuzendari hauek hurrenkera honi jarraituz: ekonomiako eta finantzako zuzendaria, pertsonen zuzendaria eta erizaintzako zuzendaria,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari medikoari eskuordetzea guardia medikoei dagozkien zereginak.

Bigarrena.– Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko erizaintzako zuzendari eskuordetzea erizaintzako guardien arloari dagozkion zereginak.

Hirugarrena.– Pertsonen zuzendariari eskuordetzea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko langileen arloko sinadura, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 15. artikuluak, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 12. artikuluak ezarritako mugen barruan.

Pertsonen zuzendaria ez dagoenean, kargua hutsik badago, edo gaixorik badago, hurrenkera honen arabera eskuordetuko da sinadura: ekonomiako eta finantzako zuzendaria, erizaintzako zuzendaria, eta zuzendari medikoa.

Laugarrena.– Sinadura eskuordetzea ordainketak baimentzeko eta gastua onartzeko, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko ekonomiako eta finantzako zuzendariaren esku uztea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko kontratazio-organo gisa, bai eta ekonomia- eta finantza-arloko gainerako kasuetan ere, betiere gastu eta kontratazio horretan Kontratazio Mahaiko presidente gisa jarduten ez badu.

Ekonomiako eta finantzako zuzendaria ez badago, kargua hutsik badago edo gaixorik badago, pertsonen zuzendariak, erizaintzako zuzendariak eta zuzendari medikoak izango dute, hurrenkera horretan.

Bosgarrena.– Eskuordetza honi men eginez sinatzen diren ebazpen eta egintza guztietan, horrela izan dela utziko da jasota.

Seigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu 2026ko uztailaren 2tik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearekin.

Bilbao, 2026ko uztailaren 6a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

IZASKUN ELORTEGI KAIERO.


Azterketa dokumentala