
141. zk., 2026ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 4 orri.)
- EPUB (147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3337
1289/2026 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita goi-mailako tituludunen kategoriako (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala) estatutupeko langile finkoaren izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1795/2026 Ebazpenaren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautzeko oinarri espezifikoak goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. (2022ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 9ko 247/2026 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko estatutupeko langile bihurtzeko 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 485/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren 2020-2021-2022ko EPEan lehiaketa-sistemaren bidez txanda irekian destino hutsen esleipena lortu duten pertsonen zerrenda, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 1018/2026 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren 2020-2021-2022ko EPEan lehiaketa-sistemaren bidez txanda irekian, erresulten bigarren fasean, destino hutsen esleipena lortu duten pertsonen zerrenda, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 21.1 apartatuan ezarritakoaren babesean, Eva María García Peña andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 1018/2026 Ebazpenaren aurka. Gora jotzeko errekurtso hori baietsi egin behar denez, Eva María García Peña andreari destinoa esleitu zaio.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Eva María García Peña andrea estatutupeko langile finko izendatu dela, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako, 2020-2021-2022 hautaketa-prozesuaren barruan.
Bigarrena.– Eva María García Peña andreak hilabeteko epea izango du dagokion destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan ez bada bertaratzen aipatutako agiriekin, edo agiri horiek aztertuta antzematen bada ez duela betetzen betebeharren bat, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS