Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2026ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3336

2112/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendapen askez izendatzen baita Langileen Zuzendaritzako Taldeko buru (ospitale-eremuko langileen kontratazioa) lanpostu bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Apirilaren 30eko 1550/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen izendapen askez hornitzeko Langileen Zuzendaritzako Taldeko buru (ospitale-eremuko langileen kontratazioa) lanpostua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Batzordeak eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du, eta Julio González Muñoz jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak ikusita, bidezkoa da izendapen askez izendatzea Langileen Zuzendaritzako Taldeko buru (ospitale-eremuko langileen kontratazioa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Julio González Muñoz jauna izendatzea Langileen Zuzendaritzako Taldeko buru (ospitale-eremuko langileen kontratazioa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak tituludun gisa duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2026ko uztailaren 1a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala