Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2026ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3330

1051/2026 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendariarena, zeinaren bidez aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko burua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Asistentziako Zuzendariordetzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 304/2026 Ebazpenaren bidez argitaratu zen Atal Sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa-sistemaren bidez hornitzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzaren Baheketa Zerbitzuan (2026ko martxoaren 4ko EHAA, 43. zk., eta 2026ko martxoaren 10eko BOE, 61. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 564/2026 Ebazpenak ondoko ebazpen hau zuzendu zuen: 304/2026 Ebazpena, otsailaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Atal Sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketaren deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzaren Baheketa Zerbitzuan (2026ko martxoaren 30eko EHAA, 60. zk., eta 2026ko apirilaren 9ko BOE, 87. zk.).

Deialdian aurreikusitakoari jarraikiz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 788/2026 Ebazpenaren bidez, Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez hornitzeko deialdian onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Asistentziako Zuzendariordetzan (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratua, 2026ko maiatzaren 15ean). Ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 999/2026 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta balorazio-batzordearen osaera onartu ziren, zeina 2026ko ekainaren 4an argitaratu baitzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean. Era berean, 2026ko ekainaren 5ean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen Balorazio Batzordearen aurrean proiektu-memoria jendaurrean aurkezteko deialdia.

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu du aurkeztutako eskabidea eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, David del Valle Peña jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Asistentziako Zuzendariordetzan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, eta aurreko guztiari jarraikiz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– David del Valle Peña jauna Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Asistentziako Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko ekainaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala