
139. zk., 2026ko uztailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LASARTE-ORIAKO UDALA
3308
IRAGARKIA, Soinu Ingurunea Hobetzeko 2026-2031 Ekintza Plana jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da «Lasarte-Oriako udalerriko Soinu Ingurunea Hobetzeko Ekintza Plana 2026-2031» izeneko dokumentua, zeina AAC enpresak idatzi baitu.
Dokumentua hilabetez egongo da jendaurrean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, edozein pertsona fisiko eta juridikok azter ahal izan ditzan bai dokumentazioa, bai jarraitutako prozedura, eta alegazioak egin ahal izan ditzan.
Dokumentua Lasarte-Oriako Udalaren Hirigintza, Obrak eta Ingurumena departamentuan egongo da aztergai (udaletxeko 4. solairuan) 9:00etatik 13:30era, bai eta udalaren webgunean ere: www.lasarte-oria.eus.
Lasarte-Oria, 2026ko uztailaren 2a.
Alkatea,
AGUSTIN VALDIVIA CALVO.
RSS