Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2026ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERMUKO UDALA
3307

IRAGARKIA, Ermuko udalerriko zarata-maparen eguneraketa behin betiko onartzeari buruzkoa.

Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak 2026ko ekainaren 11n emandako 2026-2059 zenbakiko Dekretuaren bidez, honako hau xedatu da, 2024-3295 zenbakiko Dekretuaren arabera alkatetzak eskuordetuta:

Lehenengoa.– Ermuko zarata-maparen eguneratzeari hasierako onarpena ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan oinarrituta, AAC Centro de Acústica Aplicada, SL enpresak egindako dokumentazioarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Behin betiko onarpen erabakia argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Dokumentua argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Dagokion dokumentazioa eskuragarri egongo da Ermuko Udalaren webgunean: https://www.ermua.eus/es

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Tokiko Gobernu Batzarrari, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, txandaka dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, 2 hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri lehenengoa berariaz ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte.

Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.

Ermua, 2026ko ekainaren 11.

Alkateordea,

MIKEL CANTERO VIDAL.


Azterketa dokumentala