Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2026ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3305

IRAGARKIA, honako iragarki honen huts-zuzenketa egiteko dena: Iragarkia, 2026ko maiatzaren 25ekoa, zeinaren bidez argitara ematen baita, izan litekeen eskumenaren ondorioetarako, Iruraiz-Gauna, Arraia-Maeztu eta Donemiliaga udal-mugarteetan (Araba), «Urkate, Uraburu eta Udara» parke eolikoen klusterrerako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

Akatsak aurkitu direnez Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariaren 2026ko maiatzaren 25eko Iragarkian, Iruraiz-Gauna, Arraia-Maeztu eta Donemiliagako udal-mugarteetan (Araba) «Urkate, Uraburu eta Udara» parke eolikoen klusterrerako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskabidea jendaurrean jartzen duena, 2026ko ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (102. zk.) argitaratu zena, zuzendu egin dira.

Iragarkiaren izenburuan eta «Tartean dauden udal-mugarteak» atalean.

Hau dioen lekuan:

«Iruraiz-Gauna, Arraia-Maeztu eta Donemiliaga (Araba)».

Hau esan behar du:

«Iruraiz-Gauna, Alegría-Dulantzi eta Donemiliaga (Araba)».

Parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek horren berri izan dezaten argitaratzen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 16a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.


Azterketa dokumentala