Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2026ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3303

AGINDUA, 2026ko uztailaren 8koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2025eko uztailaren 2koa, zeinaren bidez onartzen baita udalerrietako justizia-bulegoetan eta justizia-bulegoen elkarteetan Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostuen zerrenda.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 2ko Aginduaren bidez onartu ziren udalerrietako justizia-bulegoetan eta justizia-bulegoen elkarteetan Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostuen zerrendak.

Lanpostu-zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Horren guztiaren ondorioz, agindu honen xedea da Sopelako Udalerriko Justizia Bulegoko lanpostuen zerrenda onartzea. Getxoko barruti judizialekoa da justizia-bulego hori.

Azaldutakoa aintzat hartuta, ordezkaritza handieneko erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, legez aurreikusitako eskakizunak beteta, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea, agindu honen eranskinean aurreikusten den eran, Sopelako udalerriko Justizia Bulegoan (Getxoko barruti judiziala) Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostu-zerrendaren aldaketa; lanpostu-zerrenda hori Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 2ko Aginduaren bidez onartu zen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 8a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala