Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2026ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3302

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2026. eta 2027. urteetan Euskal Kultura Ondarearen babesaren alorrera bideratutako ikerlanak egiteko dirulaguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitara ematen duena.

Aztertu egin da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko ekainaren 3ko Agindua, 2026an eta 2027an euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia egin eta hartarako araubidea iragarri eta arautzen duena.

Agindu horren 15. artikuluak xedatzen duenez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordekide hauek izendatzea:

- Aizpea Esnal Eizmendi, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

- María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

- Andoni Sáenz de Buruaga Blázquez, kultura ondarean aditua.

Bigarrena.– Argitara ematea Balorazio Batzordearen osaera. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

- Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.

Batzordekideak:

- Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

- Aizpea Esnal Eizmendi, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

- María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

- Andoni Sáenz de Buruaga Blázquez, kultura ondarean aditua.

Hirugarrena.- Natalia Barral Marín izango da Balorazio Batzordeko idazkaria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa dena. Hitza izango du, baina botorik ez.

Laugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala