Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2026ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3301

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 16koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak onartzen dituena.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2026ko urtarrilaren 23an emandako Ebazpenaren bidez (2026-02-02ko EHAA, 21. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko emaitzak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez onartu ziren (2026-06-25eko EHAA, 119. zk.), eta Azterneten eman ziren jakitera.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztu direnak aztertu dira. Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra egon diren erreklamazioen emaitzak jakitera ematea Azternet aplikazioan.

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak jakitera ematea Azternet aplikazioan.

Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitza ere: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Emaitzak».

Apartatu honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gora jotzeko errekurtsorik egin nahi izanez gero, Azterneten bidez egin beharko da, adierazitako epe horren barruan: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 16a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala