Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2026ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3294

581/2026 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Ibarrako Lehen Mailako Arretako Unitatean.

Tolosaldeko ESIko Ibarrako Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako gainbegirale lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua izendapen askez hornitzeko, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

b) B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

c) Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izatea B1 lanbide-taldean.

d) 2. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2019-12-03).

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Esperientzia profesionala Lehen Mailako Arretan azken bost urteetan.

b) Esperientzia eta/edo prestakuntza Lehen Mailako Arretako Erizaintzako Unitateak planifikatzen eta antolatzen.

c) Esperientzia izatea taldeak antolatzen eta kudeatzen.

d) Ofimatikako ezagutzak izatea lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboetan (Osabide AP/OGP).

e) Esperientzia irakaskuntzan.

f) Ikerketa-arloko ezagutzak eta proiektuetan parte hartzea.

g) Osasun-zentro bateko Lehen Mailako Arretako Unitatea kudeatzeko memoria-proiektua.

h) Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (San Esteban auzoa z/g, 20400 Tolosa). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko (San Esteban auzoa z/g, 20400 Tolosa) Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

– Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskabidean.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: Erizaintzako ondokoa (batzordeburu gisa), Integrazio Asistentzialeko koordinatzailea (batzordekide gisa) eta Langileen Saileko teknikaria (idazkari gisa), edo horiek eskuordetzen dituzten pertsonak.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du. Izangaiei jakinaraziko zaizkie eginbide horiek, eta baliteke elkarrizketa pertsonala egitea egokitzat jotzen diren hautagaiekin.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tolosa, 2026ko ekainaren 26a.

Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.E. (349/2021 Ebazpena, ekainaren 25ekoa).

Tolosaldeko ESIko Kudeaketa zuzendaria,

NAGORE LORA LACA.


Azterketa dokumentala