Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2026ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3293

AGINDUA, 2026ko uztailaren 10ekoa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta zientzia, unibertsitate eta berrikuntzako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko zientzia, unibertsitate eta berrikuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2026ko ekainaren 2an EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 74) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala