
136. zk., 2026ko uztailaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 3 orri.)
- EPUB (184 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3267
AGINDUA, 2026ko ekainaren 26koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, 2025eko uztailaren 2ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez onartzen dira Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostu-zerrendak Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 2ko Aginduaren bidez, onartu egin ziren Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostu-zerrendak.
Lanpostu-zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Horren guztiaren ondorioz, agindu honen xedea da Amurrioko barruti judizialeko Bulego Judizialeko lanpostuen zerrenda aldatzea.
Azaldutakoagatik, ordezkaritza handieneko erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, legez aurreikusitako eskakizunak bete ondoren, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea, agindu honen eranskinean aurreikusitako baldintzetan, Amurrioko Barruti Judizialeko Bulego Judizialeko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanpostu-zerrendaren aldaketa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 2ko Aginduaren bidez onartua.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 26a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS