
136. zk., 2026ko uztailaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3265
102/2026 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Suspertu S.L. gizarte-interesekotzat deklaratzeko dena.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak 74. artikuluan xedatu duenez, gizarte-interesekotzat deklaratu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –erregelamenduz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.
Urriaren 7ko, 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoak, gizarte-intereseko deklarazioa lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Suspertu S.L.k, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak adierazi bezala, Suspertu S.L. irabazi asmorik gabeko erakundea da, 2005. urtean eratua. Hurrengo helburu hau dauka:
a) Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea. Horretarako, honako jarduera hauek garatuko ditu: oinarrizko prestakuntza eta laneko kualifikazioa, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan dauden pertsonen enplegu normalizaturako orientazioa, bai eta helburu horiek sustatzera, administratzera eta kudeatzera bideratutako gizarte-, kultura-, hezkuntza-, kirol- edo jolas-arloko jarduera ekonomiko guztiak ere, eta pertsona horiek lehen deskribatutako sektore ekonomikoetan laneratzea lortzera eta sustatzera bideratutako gainerako jarduerak.
Ibilbide historikoa du gizarte-zerbitzuak ematen Euskal Autonomia Erkidegoan; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2020tik.
Aipatutako urriaren 7ko, 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko deklarazioa, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.
Ondorioz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko ekainaren 23an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Suspertu S.L. gizarte-interesekoa dela deklaratzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.
2. artikulua.– Suspertu S.L.ri deklarazio honen berezko eskubideak aitortzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko ekainaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS