Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2026ko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3263

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 2koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, 2025-2026 ikasturtean Batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.

Maiatzaren 4ko ECD/482/2018 Aginduak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako Batxilergoko Sari Nazionalak arautzen dituenak, xedatzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoak Batxilergoko Sari Bereziak eman ahal izango dituela, Aginduan bertan ezarritako baldintzetan.

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtean Batxilergoko ikasketak bukatu eta baldintzak bete eta helburu horiek lortzeko etengabe saiatu diren ikasleentzat Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin du, Hezkuntza sailburuaren 2026ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez (2026ko maiatzaren 13ko EHAA).

Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– 2025-2026 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, Batxilergoko Sari Berezien oinarri arautzaileak eta 2025-2026 ikasturterako deialdia onartzen dituen 2026ko apirilaren 30eko Aginduan ezarritakoaren arabera.

2.– Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; eranskinean jaso da zerrenda.

3.– Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Hezkuntza Sailaren web-orrian jartzea, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.

Hezkuntza Politiketako sailburuordea,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala