
136. zk., 2026ko uztailaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3262
AGINDUA, 2026ko uztailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Derioko (Bizkaia) «Biwak» Kirol-irakaskuntzen Ikastetxe Baimendua abian jartzeko eta jardunean hasteko.
Derioko (Bizkaia) «Biwak» Kirol-irakaskuntzen Ikastetxe Baimenduaren erakunde titular den «Darumanaia S.L.» baimena eskatu du ikastetxe hori abian jartzeko eta jardunean hasteko. Dagokion espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Ikusirik 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; 702/2019 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Arroiletako kirol-teknikariaren, Eskaladako kirol-teknikariaren eta Erdi-mailako Mendiko kirol-teknikariaren tituluak ezartzen dituena eta haien oinarrizko curriculumak, sartzeko eskakizunak eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako indarreko xedapenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Derioko (Bizkaia) «Biwak» Kirol-irakaskuntzen Ikastetxe Baimendua abian jartzeko eta jardunean hasteko baimena ematea. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxea Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:
Zentroaren kodeak: 016013 (EAE) eta 48020100 (Unibertsala).
Izen generikoa: Kirol-irakaskuntzen Ikastetxe Baimendua.
Izen espezifikoa: «Biwak».
Titularra: «Darumanaia S.L.».
Helbidea: Astintze kalea 4.
Udalerria: Derio.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ondoriozko osaera:
Modalitatea: Mendiko kirolak eta eskalada:
– Erdi-mailako hasierako zikloa, 15 ikaspostuko edukierarekin.
– Erdi-mailako azken zikloa, 15 ikaspostuko edukierarekin.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS