Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2026ko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3255

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle doktore ikertzaile iraunkorra izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2026ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-04-09ko EHAA).

Errektore honek ebatzi du Iñigo Olalde Marquínez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2920**. Kodea: IDPTCL1 – D00076-1 Jakintza arloa: Zelulen Biologia. Saila: Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Genetika Forentsearen Aplikazioak Desagertutako Pertsonak eta Ahaidetasuna Identifikatzeko».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2026ko uztailaren 3a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 27koa, errektorearena, 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala