
136. zk., 2026ko uztailaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
AUKERAK, GIZARTERATZEAREN EUSKAL AGENTZIA
3252
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 9koa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez izendapen askeko langile bat izendatzen baita Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariordearen lanpostua betetzeko.
Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituen urtarrilaren 11ko 5/2022 Dekretuaren 19. artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.b) artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian emandako eginkizunei jarraituz, Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak egindako txostenarekin bat etorriz, eta aurrekontu-kreditua badagoenez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Carlos Escudero de la Hera jauna Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendariorde izendatzea (lanpostuaren kodea: 512516; dotazioa: 2).
Bigarrena.– Interesdunak funtzio hauek beteko ditu: Aukerak agentziaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa koordinatu, gainbegiratu eta gauzatzea, haren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu eta kudeatzea, eta entearen kontratazio publikoari buruzko lege- eta kudeaketa-aholkularitza ematea.
Hirugarrena.– Interesdunak ez ditu betetzen Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenak aplikatzeko legez eskatzen diren baldintzak.
Laugarrena.– Izendapen honek 2026ko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke organo honi berari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.
Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendaria,
SOFÍA ARCHELI MESONERO.
RSS