
135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (135 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3248
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen administrazio-emakidak iraungitzeko espedienteak jendaurrean jartzeko dena.
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela, eraginpean egon daitekeen edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta adierazitako epean egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.
Espedienteak eskuragarri egongo dira, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 8a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS