Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3247

IRAGARKIA, Markina-Xemein eta Etxebarria udalerrietan (Bizkaia) BI-2636 foru errepidean bizikleta ibilbidea eraikitzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientea: AO-B-2025-0306.

Eskatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Ibilgua: Urko ibaia.

Udalerria eta lurralde historikoa: Etxebarria (Bizkaia).

Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak: X: 541114; Y: 4790163.

X: 541901; Y: 4789422.

Jarduketa honako honetan datza: BI-2636 foru-errepidearekiko paraleloan den bizikleta-ibilbidea egitea, Markina-Xemein eta Etxebarria udalerrietan (Bizkaia), Urko ibaiaren jabari publiko hidraulikoaren gaineko bidegurutzearekin.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 6a.

Zuzendari nagusia.
FE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala