Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3246

IRAGARKIA, «Elgeta eta Bergara artean, Ubera errekaren saneamendu-proiektua» jendaurrean jartzeko dena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko uztailaren 6ko ebazpenaren bidez hasierako onespena eman zitzaion «Elgeta eta Bergara artean, Ubera errekaren saneamendu-proiektuari».

Proiektu horren xedea da Elgetako hiriguneko hondakin-urak Bergarako saneamendu-sistema orokorrean integratzea. Horretarako, kolektore orokor bat erabiliko da: Elgetako hirigunearen hego-ekialdeko ertzean hasiko da, non gainezkabide bat ezarriko den, eta Bergarako San Juan industrialdean amaituko, saneamendu-sistema orokorraren adar bat hasten den lekuan. Bere trazadura Sesto eta Ubera erreken haranaren hondotik igaroko da.

Ibilbidean zehar, kolektore nagusira Ubera auzoko (Bergara) eta kolektorearen inguruko landa-barreiatuko isuriak gehituko dira, era desberdinetako bigarren mailako adar batzuen bidez; horien artean, adar nagusia nabarmentzen da, Elgetako udal-mugartean hasten dena, Ubera errekaren haranean, eta Ubera auzoan amaitzen dena, non kolektore nagusiarekin lotzen baita. Adar nagusiaz gain, 12 dira proiektuan sartzen diren bigarren mailako adarrak. Guztira, 8.726 m luze da proiektatutako kolektore-sarea.

Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egingo zaio, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, lege horren 45. artikulutik 48. artikulura bitartean eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. tituluan ezarritako prozedurei jarraituko zaie.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, Obra hidraulikoa atalean: www.uragentzia.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 6a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala